Eleaniztasuna

Hezkuntza eleaniztun hau 2 urtetik 18 urtera bitartean lantzen da, eta irakasgai batzuk ingelesez emoten dira, hizkuntza bakotxeko irakasgaiez gain (gaztelania, ingelesa, frantsesa eta alemana).


Izan be, 2019-2020 ikasturtean ikastoleak hizkuntza-proiektua zabaldu dau eta alemana sartu dau atzerriko bigarren hizkuntza moduan. Beraz, gure Ikastolako hizkuntza-eredua honelan definiduten da:

Komunikazino-hizkuntza: euskerea.

Derrigorrezko hizkuntzak: ingelesa eta gaztelania.

Hautazko hizkuntzak: frantsesa eta alemana.

Curriculuma antolatuta dago Ikastoleak Europako hizkuntzen esparruan ezarritako gaitasun-mailak eskuratzen dirala ziurtatzeko: Euskera C1; Ingelesa B2; Frantsesa B1.

Ingeleseko gaitasunak ingelesaren arloaren bidez eskuratzen dira batez be. Arlo hau arte-, teknologia- eta zientzia-ibilbide osoak indartzen dau. Ibilbide biok barne hartzen ditue plastikea, artea, teknologia, zientziak, kimikea, fisikea eta kultura zientifikoa, eta haur-hezkuntzatik hasi eta batxilergora arte garatzen dira.

Euskerazko gaitasunak ikasgaiaren eta ibilbide humanistikoaren bidez eskuratzen dira (ingurunearen ezagutzea, erlijinoa, musikea, historia, filosofia...). Frantsesaren arloa Bigarren Hezkuntzako 1. mailatik Batxilergora bitartean lantzen da.

Eleaniztasuna bultzatzeko, Eguzkilore Ikastolak hainbat programa zehatz daukaz.

Eguzkiloreikastetxea.net
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar