Haur hezkuntzako hezkuntza proiektua
2 urtetatik 6 urtetara
Sormena eta ekintzailetza
Sormena hezkuntza-prozesuaren bidez garatzen da, gaitasunak sustatuz eta banakako eta taldeko baliabideak hobeto erabiliz irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren barruan.
Gurasoek ere, 5 urteko umeek autoestimu eta sormena lantzeko egindako artelanekin gozatu eta "ikasteko" aukera izango dute dute. 

Garapen sozio-emozionalerako programa

Programa honi esker, Haur Hezkuntza ikasleek gizarteko bizitzari buruzko ezagutzak (kultura, ohiturak, arauak...) bereganatu eta modurik positibo eta orekatuenean bizitzari aurre egiteko beharrezkoak diren gizarte- eta emozio-gaitasunak garatzen dituzte. Eremu horretan, batetik, eguneroko berezko gatazkak aztertzen dira; bestetik sozialki eta emozionalki osasuntsua eta zoriontsua den pertsona bati egokitzen zaizkion gaitasunak eta trebetasunak lantzen dira, modu esplizitu eta prebentziozko modu baten bidez.

