Hezkuntza proiektua

Eguzkilore eskola hezkuntza-ereduak curriculum propioa dauka, legez ezarritako gaitasunen mapan oinarrituta. Curriculumak ikastetxeak egunero-egunero hobetzen dituan hezkuntza-tresna barritzaileak ditu.

Horrek guztiak Eguzkilore eskolak hezkuntza-erreferente bihurtu dau Euskadin. Eguzkilore aitzindaria da 'Ulermenerako Irakaskuntza' eredua sartzen. Eredu hori Harvardeko Unibertsidadeak garatutako lan-esparrua da, 2012-2013 ikasturtean ezartzen hasi zen eta Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako etapetan hedatu den Project Zero programearen barruan. Eredu horrek, beste ezaugarri batzuen artean, ikasleek ikasgaiak ulertzea du ardatz, eta azterketa tradizionalei balioa kentzen deutse -kasu askotan balio barik ixten ditu-. Hori dala-ta, irakaskuntzan oinarritutako lan-metodoa erabilten da, ulermen-proiektuen bidez, eta material propioak sortzen dira, erabat digitalizauak, Appleren iBookari esker.


Hezkuntza eleaniztun hau 2 urtetik 18 urtera bitartekoa da, ingelesezko irakasgaiakaz, bertako irakasleakaz, hizkuntzetakoez gainera (gaztelania, ingelesa eta frantsesa). Haur Hezkuntzatik aurrera ingelesez emoten diran irakasgaiak Musicals, Science Art English, Teknologia eta mundu garaikidearen Zientziak dira. Gainera, ikasleek astean ordubete gehiago daukie esleituta ingelesaren fonetikea eta ahozko adierazpena hobetzeko. Horrelan, ikasleek euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta baita frantsesez be gaitasun-maila altuagaz ikasketak bukatzea errazten dogu. Batxilergoa amaitzean, ikasleek euskerazko C1, ingelesezko B2 eta frantsesezko B1 tituluak lortu daiezan bultzatzen dogu.

Hamar edizinoetan, hainbat persona ezagunek jaso dituzte sariak: Paco Etxeberria forentseak, Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emerituak, Miguel Zugazak (Prado Museoko zuzendari ohia), Mercedes de Miguel diseinatzaileak, Sara Buesak, ETAk eraildako Fernando Buesa legebiltzarkide sozialistearen alabeak; Pili Zabalak, GALek eraildako Joxi Zabalaren arrebeak; eta Anton Pradera CIE Automotiveko presidenteak, beste askoren artean.

Eguzkiloreikastetxea.net
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar