Lehen Hezkuntza
6-12 urte
Lehen Hezkuntzako etapak, 6-12 urteak barne hartzen ditu. Ikasleek bizitzan beharrezkoak diren oinarrizko ezaguerak eta gaitasunak pixkanaka barneratzen dituzte.
Pertsonaren garapena osoa izan dadin, konfiantza, autonomia eta segurtasun giroan ikasle bakoitzaren adimena garatu nahi da.
Gizartean pertsona aktibo, kritiko eta arduratsuak izaten jarraitzeko, nahitaezko ikaskuntza bereganatzen dute.
Tutoreek kurtso bakoitzean ikasleen jarraipena egiten dute. Gainera, lehenengo ziklotik, Gorputz Hezkuntza, Ingelesa eta Musikako espezialistak ditugu.
Etapa honetan bereziki ahozko eta idatzizko ulermena lantzen da, eta mintzaera eta idazkera hiru hizkuntzetan: gaztelera, euskara eta ingelesa. Pixkanaka, haurren adinaren arabera, bakarkako eta taldeko lanean hezitzen da, bai Eskola bai etxeko lanetan sormena, ardura eta ohiturak bultzatuz.
Ordutegiak
Lehen Hezkuntzan
Familia-eskola elkarrizketak

Irakasleak - Familia
Tutorea da taldeko irakasleen hezkuntza ekintza koordinatzen duen irakaslea, eta gurasoekin elkarrizketak egiten dituena. Hala ere, batzuetan izan daiteke ikasgairen bateko irakasleak edo gurasoek hala nahi izanez gero taldeko irakasleren batekin elkarrizketatzea. Horrelakoetan, gurasoek zuzenean eskatuko diote irakasleari edo alderantziz, ez tutorearen bidez.
Tutoreak - Familia
Tutoreak ikasleen familiekin biltzen dira eta beren seme-alaben hezkuntza prozesuaren berri ematen die eta hauek halaber, gurasoek emandako informazioa jasotzen dute.
Educamos Plataformaren bidez, etengabekoa da komunikazioa; azkarra eta argia.
Ebaluazioa
Oinarrizko gaitasunen ebaluazioa banakakoa, jarraia, orokorra izango da, eta ikaslearen garapena izango du kontuan curriculum gaiak oinarrizko gaitasunekin harremanetan.